XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Har dezagun, esaterako, perpausaren zatien saila: Zertan oinarritzen da izenetan, izenondoetan eta abarretan bereizturiko hitzen sailkapena? Linguistikoa ez den oinarri guztiz logiko baten arabera egiten al da, gramatikaren eremuaz kanpotik aplikatuz, Munduko bolan luzera eta latitudea aplikatzen diren bezalaxe? Edo hizkuntzaren sisteman bere lekua duen, eta, gainera, hizkuntzak baldintzatua dagoen zerbaiti dagokio sailkapen hori? Hitz batez, errealitate sinkronikoa al da?
Ziur asko bigarren modura izango da, baina lehen irizpideari ere eutsi diezaiokegu.
Baina perpausa zatietan bereizteak balio badu hizkuntzaren hitzak sailkatu ahal izateko, nolatan egokiaraziko diogu
Beraz, hemen zuzena edo osoa ez den sailkapena dugu; hitzak izenetan, aditzetan, izenondoetan eta abarretan bereiztea ez da ezin uka daitekeen hizkuntza errealitate bat.
Hala, hizkuntzalaritza, gramatikalariek landuriko kontzeptuez baliatzen da etengabe, kontzeptu horiek benetan hizkuntza sistema osatzeko balio duten faktoreak diren ala ez jakin gabe. Baina, nola jakin? Eta mamuak baldin badira, zein errealitate jarri behar zaie buruz buru?
Ilusioak alde batera utzi nahi baditugu, lehenik, etsi-etsiak egon behar dugu ez zaizkigula berez ageriratuko hizkuntzaren entitate konkretuak. Baina entitate horiek atzeman nahi baditugu, erreala denarekin hasiko gara harremanetan; eta hortik abiatuz osatzen ahalko ditugu hizkuntzalaritzak, hari dagozkion gertaera guztiak ordenan ezartzeko beharrezkoak dituen sailkapen guztiak.
Bestalde, sailkapen horiek entitate konkretuez besteko oinarri baten gainean finkatzea,
C. Azkenik, paragrafo honetan landutako nozioak, funtsean, ez daude oso urruti